Hizlariak

Silvia Leal

Soziologian doktorea

Silvia dibulgatzaile zientifikoa da, etorkizuneko joeretan eta teknologian aditua. Horrez gain, Europako Batzordearen aholkularia da gaitasun digitalen arloan eta Espainian eragin handiena duten hamar adituen artean dago.

Raimond Torrents

Enpresa Zientzietan lizentziaduna eta MBA

Event Management Institute erakundeko eta Torrents & Friends ekitaldi-agentziako arduradun nagusia da, ibilbide luzea du eta erreferentzia da ekitaldien sektorean.

Mamen Antón

Zuzenbidean lizentziaduna

Aditua da adimen emozionalaren esparruan eta «Giza baliabideak, lantaldeen kudeaketa eta zuzendaritza» masterra du; trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko eta garatzeko egiten du lan, erakundeen arrakasta estimulatu eta emaitzak hobetze aldera.

Asun Paniagua

Komunikazio Estrategikoan doktorea eta Informazioaren Zientzietan lizentziaduna

CETTren «Enpresa turistikoen zuzendaritza» master ofizialeko irakaslea da. Hainbat espezializazio-arlo jorratzen ditu, eta horien artean hauek nabarmentzen dira: content & inbound marketing, branded content, place branding eta destination marketing.

Ágata Puigmal

Eventoplus taldeko zuzendari komertziala

Salmentako eta saldu osteko zerbitzuko taldea kudeatzen du, eta MICE komunikazioko aholkularitza-proiektuak egiten ditu. Horrez gain, aditua da komunikazioko aholkularitzan eta estrategian.

José Aguarod

Eventoplus taldeko fundatzaileetako bat da eta taldeko nazioarteko arloa zuzentzen du

Nazioarteko sarietan parte hartzen du epaimahaikide gisa, eta ekitaldi, foro eta kongresuetan jarduten da.

Georges Belinga

Enpresa Zientzietan lizentziaduna, «Informazio-teknologia berriak» masterra eta Koop SF 34 gunearen fundatzaile eta zuzendari exekutiboa

Koop SF 34 proiektuak, balio erantsia sortuz, enplegua eta aberastasuna sortzea defendatzen du. Afrikar erako coworking eta enpresa-haztegi horrek ahotsa eta ospe ona ematen die migratzaileen lanari eta talentuari, ekintzailetza soziala gizarte askotarikoago eta integratzaileago bat lortzeko formula bakarra dela ulertzen du.

Ainara Iturburu

Soziologian lizentziatua, eta datuen analisian graduondokoa

Euskadiko Turismo Behatokiaren arduraduna Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzian. Ibilbide profesional zabala du, sektore publikorako ikerketa- eta datu-analisien proiektuak diseinatu eta abian jartzeko. Azken hamarkadan, Euskadiko sektore turistikoan, eskaera, egoera eta eskaintzaren azterketa guztiak kudeatzen ditu.

Let's MICE 2021 jardunaldira joan nahi dut